“Abangoardiako osasunerako PERTEak sektoreko lankidetza indartuko du osasun-arreta pertsonalizatu baterantz aurrera egiteko I+G+Bren bidez”

“Abangoardiako osasunerako PERTEak sektoreko lankidetza indartuko du osasun-arreta pertsonalizatu baterantz aurrera egiteko I+G+Bren bidez”

08/04/2022

Euskai, Euskaiko Abangoardiako Osasunaren sektorea, Europako funtsek bilduta

  • Raquel Yotti Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketako idazkari nagusiak sektoreko PERTEa azaldu die bioosasuneko euskal enpresei
  • Ordezkaritzak antolatutako laugarren jardunaldi monografikoa da, PERTEekin lotutako berrikuntza guztiak autonomia-erkidegoko sare ekonomikora hurbiltzeko.

 

 Raquel Yotti Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketako idazkari nagusia, Denis Itxaso Gobernuko ordezkaria eta Cristóbal Belda Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendaria euskal sektore biosanitarioko 80 agenterekin (enpresen eta erakundeen artean) bildu dira Abangoardiako Osasunerako PERTEn jasotako laguntzen xehetasunak azaltzeko. Proiektu honen helburua da prestazio handiko osasun-sistema bat sortzea, doitasun-medikuntzan, terapia aurreratuetan eta adimen artifizialean oinarrituta. 2021-2023 aldian, gutxienez, 1.469 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du: sektore publikoak 982 milioi eurotik gorako ekarpena egingo duela, eta inbertsio pribatua, hasiera batean, 487 milioi euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da.

Topaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak sustatu du  PERTE honekin lotutako berrikuntza guztiak autonomia erkidegoko sare ekonomikora hurbiltzeko, eta ADEGI patronal gipuzkoarraren laguntza izan du. Jardunaldian sektoreko enpresa garrantzitsuek parte hartu dute.

Euskadiko bioosasuneko sektoreak goranzko joerari eusten dio I+G+Bko sarreretan eta inbertsioetan. Basque Health Clusterrak, Euskadiko biozientzien eta osasunaren arloko erreferentziazko elkarteak, uste du sektoreko enpresek 1.670 milioi euro inguru fakturatu zituztela 2020an –hau da, Euskadin sortutako aberastasunaren % 2–,urtean % 5eko igoera izanik.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketako idazkari nagusiak, Raquel Yotti andreak, bere hitzaldian nabarmendu zuen PERTE honek osasunaren sektorea osatzen duten eragileen arteko lankidetza indartu nahi duela, I+G+Bren bidez osasun-arreta pertsonalizaturantz aurrera egiteko. Ildo horretan, aurreikusita dago CDTIk eta ISCIIIk urteko hiruhileko honetan beste deialdi bat argitaratzea osasun I+G+Bri lotutako erakunde publiko, ospitale eta enpresen arteko ikerketa-proiektu kolaboratiboak finantzatzeko eta bultzatzeko. Hau da ISCIII eta GTIZk deialdi baten ebaluazio-, emate- eta jarraipen-prozesuetan abiarazteko batera lan egiten duten lehen aldia-. Deialdi honek 25 milioi euro inguru izango ditu.

Bestalde, Itxasok adierazi zuen “Espainiako eta, bereziki, Euskadiko I+G+Brako aukera ezin hobea dela pazienteen tratamenduan bioteknologiaren aurrerapenak gehitzeko. Europako funtsak funtsezkoak dira sektore biosanitarioa indartzeko eta, horrela, osasuna, ekonomia, berrikuntza eta kalitatezko enpleguaren sorrera hobetzeko.” 

Ordezkaritzak antolatu duen ezaugarri hauek dituen laugarren jardunaldi monografikoa da, pasa den urtarrilean ibilgailu elektriko eta konektatuaren, nekazaritzako elikagaien sektorearen (martxoan) eta apirilaren 6an egindako energia berriztagarrien sektorearen inguruan PERTEei buruzkoen ondoren.

 

Abangoardiako osasunerako PERTEk lau helburu estrategiko ditu:

  • Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatua Osasun Sistema Nazionalean ekitatiboki ezar dadin bultzatzea, ezagutzaren sorreran oinarritutako enpresa lehiakorrak indartu, garatu eta sortzen lagunduz.
  • Terapia aurreratuen eta beste farmako berritzaile edo emergente batzuen garapena sustatzea eta praktika klinikora transferitzea erraztea akademia- eta enpresa-sektoreen arteko beharrezko aliantzen bidez, eta ezagutzaren erabilera intentsiboan oinarritutako industria-sarea indartzea.
  • Datu-sistema berritzaile bat garatzea, iturri desberdinetatik datozen datuak bildu, tratatu, aztertu eta ustiatu ahal izateko, osasunari zuzendutako prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua, errehabilitazioa eta ikerketa hobetzeko.
  • Osasun-laguntzaren eraldaketa digitala bultzatzea.

 

PERTE honek bi inbertsio-agenda espezifiko garatzen ditu: bata, ehun zientifikoari zuzendua; bestea, enpresa-sareari zuzendua, aliantza zientifiko-enpresarialak bereziki sustatuz.