Egintza deusezak ofizioz berrikustea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 47.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, administrazio-bidea amaitu duen edo epe barruan errekurritu ez den administrazio-egintza baten deuseztasun-deklarazioa eskatzean datza.

Oinarrizko araudia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, , 106. artikulua.

Hasiera: Ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Aurkezteko epea: Ez dago eperik, edozein unetan eska daiteke.

Nola aurkeztu:

  • Telematikoki egin daiteke,  Estatuko administrazio orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez.
  • Aurrez aurre aurkeztu nahi izanez gero, inprimaki hau deskargatu eta Ministerio honetako erregistro-bulegoetan aurkez dezakezu, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.

Egintza deusezak ofizioz berrikustearen formularioa nulos.pdf

Aurkeztu beharreko dokumentuak: Zure argudioak defendatzeko egoki iruditzen zaizkizun guztiak.

Erabakitzeko epea: 6 hilabeteko epean. Epe hori bukatutakoan ebazpen espresurik eman ezetsitzat hartu ahal izango da deuseztasun-akzioa.

Errekurtsoak: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion jurisdikzio-organoan, bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikulua).