21.500 euskal gazte baino gehiagok jaso ahal izango dute 400 euroko Gazte Kultura Bonua

21.500 euskal gazte baino gehiagok jaso ahal izango dute 400 euroko Gazte Kultura Bonua

18/07/2022

  • Gaur hasiko da izena emateko epea beren produktuak edo zerbitzuak programan eskaini nahi dituzten enpresa eta erakundeentzat
  • Kultura Ministerioak 8,6 milioi euro inbertituko ditu Euskadin Gazte Kultura Bonu programan
  • Denis Itxaso: “Gazteek kulturarekiko atxikimendu goiztiarra behar dugu. Denboran iraungo duten eta pertsonak osatzen lagunduko duten ohiturak”
  • Ordezkariarekin batera, Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren zuzendari Alberto Ibarrondo, Mikel Chillida Chillida Lekuko Garapen zuzendari, Mikel Esnal Elkarreko zuzendari kudeatzaile eta Pilar López Eskena Euskadiko ekoizpen eszenikoko enpresen elkarteko lehendakaria izan dira ekitaldian.

 

 Gaur jartzen da abian Gazte Kultura Bonua Espainia osoan. Kultura eta Kirol Ministerioak gaur ireki du enpresa eta erakunde kulturalak Gazte Kultura Bonuaren programara atxikitzeko prozesua. Hala, kultura-enpresa eta -erakundeek alta eman ahal izango dute. Hau ezinbesteko urratsa da eta prozesuaren hasiera izango da 2022an adin nagusitasunera iristen diren Espainia osoko gazteek bonoa aktibatzen denean erabili ahal izan dezaten.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariak gaur aurkeztu du Elkar liburu-dendan, Vitoria-Gasteizen, kultura-enpresa eta -erakundeak Gazte Kultura Bonuaren programara atxikitzeko prozesua. Aurkezpen-ekitaldian, ordezkariarekin batera, Alberto Ibarrondo Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren zuzendaria, Mikel Chillida Chillida Lekuko Garapen zuzendaria, Mikel Esnal Elkarreko zuzendari kudeatzailea eta Pilar López Eskena Euskadiko ekoizpen eszenikoko enpresen elkarteko lehendakaria izan dira. Guztiek azaldu dute Kultura Bonu Gazte honek beren sektoreentzat  zenbaterainoko garrantzia duen.

EAEko Gobernuaren ordezkari Denis Itxasok adierazi duenez, “Euskadiri dagokionean, 21.526 gaztek betetzen dituzte 18 urte 2022an. Beraz, haiek guztiek eska dezakete bonua”. 21.526 gazte horietatik 3.206 Araban bizi dira; 10.930 Bizkaian eta 7.390 Gipuzkoan. Itxasok gaineratu duenez, Kultura eta Kirol Ministerioak “8.610.000 milioi euro inbertituko ditu” programa honetan autonomia erkidegoan, honela banatuta: 1.282.000 milioi Araban, 4.372.000 Bizkaian eta 2.956.000 milioi Gipuzkoan.

“Espainiako Gobernuak kulturaren eta sormen-industrien sektoreari emandako laguntza irmoa da. Kulturak pairatzen duen arazo handietako bat gazteenen atxikimendu goiztiarraren falta da eta publikoak berritu behar ditugu. Kultura bonuaren ekimenak kreditu oso nabargarria txerta dezake euskal gazteen gastu-gaitasunean; izan ere, gazte horiek lehenengo aldiz modu autonomoan ekin ahal izango diote kulturari eta kezka pluralak dituzten askotariko artisten sorkuntzara hurbildu.Mundua bizitzen ari den eraldaketa askok ohitura berriak eta kulturari etengabeko arreta ematea eskatzen dute.”

Programa arrakastatsua izan dadin eta herrialde osoan horretara bideratutako 210 milioi euroak lurralde osoan banatuta dauden kultura-sektoreetara modu eraginkorrean iritsi daitezen, ezinbestekoa da Espainia osoko kultura-sektoreko erakundeek eta enpresek atxikitzeko eskatzea. Kultura-industriaren atxikipen-prozesua ireki ondoren eta zerrenda itxi ondoren, programa aste batzuk barru martxan jartzea aurreikusten da, 2022an zehar 18 urte betetzen dituzten gazteak bonuaz baliatzen has daitezen.

Gobernuak 2022an gazteei arte-sektorean gastatzeko emango dizkien 400 euroak honela banatu behar dira:

- 200 euro zuzeneko arteetara, kultura-ondarera eta ikus-entzunezko arteetara bideratu behar dira. Adibidez, sarrerak eta abonamenduak arte eszenikoetarako, zuzeneko musikarako, zinemarako, museoetarako, liburutegietarako, erakusketetarako eta jaialdi eszeniko, literario, musikal edo ikus-entzunezkoetarako.

- 100 euro euskarri fisikoan dauden kultura-produktuetarako, hala nola liburuak, aldizkariak, prentsa edo bestelako aldizkako argitalpenak, bideojokoak, partiturak, diskoak, CDak, DVDak edo Blu-Ray.

- 100 euro kontsumo digitalerako edo lineako kontsumorako: musika, irakurketa edo audiolekturako plataformetarako harpidetzak eta alokairuak, audioliburuak erostea, liburu digitalak erostea (e-book-ak), multimedia fitxategiak deskargatzeko harpidetza (podcastak), lineako bideo-jokoetarako harpidetzak, prentsarako harpidetza digitalak, aldizkariak edo bestelako aldizkako argitalpenak.

 

Programaren hasiera aste batzuk barru

Gazte Kultura Bonua webgune eta app espezifiko baten bidez kudeatuko da, non eskabideak aurkeztuko diren. Gazteek identifikazio elektronikoko sistemaren batean erregistratuta egon behar dute, hala nola ziurtagiri digitalean, NAN-Ean edo Cl@ve sisteman. Behin laguntza emanda, aurreordainketa birtualeko txartela jasoko da, gailu mugikorraren bidez erabiltzeko. Halaber, formatu fisikoan eskuragarri egongo dira, eskatzen duenarentzat. Txartela zenbaki batez eta onuradunaren nortasunaz identifikatuta egongo da. 400 euro horiek eman eta hurrengo 12 hilabeteetan erabili ahal izango dira, 2022an ez bada ere.

Kalkuluen arabera, Espainia osoko 500.000 gaztek jasoko dute neurri horretatik onura.

Informazio gehiago