10 langile baino gutxiagoko 141.000 euskal enpresek 2.000 eta 6.000 euro arteko Kit Digitalaren laguntza eskatu ahal izango dute

<br/>10 langile baino gutxiagoko 141.000 euskal enpresek 2.000 eta 6.000 euro arteko Kit Digitalaren laguntza eskatu ahal izango dute<br/>

24/05/2022

Gobernuaren Ordezkaritzak jardunaldi tekniko bat antolatu du enpresei Kit Digitala eta Europako funtsak hurbiltzeko

  • 10 langile baino gutxiago dituzten enpresak Euskadiko enpresa-sarearen % 75 dira eta 264.000 langile ingururi ematen diete lana
  • Enpresa-segmentu honetarako bonu digitalaren zenbatekoa 2.000 eurotik 6.000 eurora bitartekoa da eta digitalizazio-soluzioetarako erabili ahal izango dira, hala nola, web-orriaren diseinurako, sare sozialen kudeaketarako eta merkataritza elektronikorako; bezeroen kudeaketarako edo zibersegurtasunerako, besteak beste.
  • Antonio Saravia, Red.es-eko zuzendari alboko korporatiboa: «Programa honen eta bere arrakastaren gakoa da hau erraza izatea lortu dugula eta, gainera, tokiko IKT-sarearen laguntzarekin».

 

10 langile baino gutxiagoko 141.500 euskal enpresek Berreskuratze Planaren Kit Digitalaren laguntzak eskatu ahal izango dituzte, 2.000 eurotik 6.000 eurora bitartekoa. Laguntza hori eskatzeko deialdiak datozen asteetan irekiko dira: ekainean edo uztailean, hirutik 10 langile baino gutxiagoko enpresentzat, eta irailean edo urrian, autonomoentzat eta hiru langile baino gutxiagoko enpresentzat. Hala adierazi du Antonio Saraviak, Red.es-eko zuzendari alboko korporatiboak, Gobernuaren Ordezkaritzak Donostiako Sustapen Sozietate Publikoarekin batera antolatutako jardunaldi batean 10 langile baino gutxiago dituzten enpresei Kit Digital programa azaltzeko. Hau da enpresa txikiak, mikroenpresak eta autonomoak digitalizatzeko Berreskuratze Planaren tresna nagusia. 3.067 milioi euroko aurrekontua du, Next Generation EU funts europarrekin finantzatua. Gobernuaren Ordezkaritzak antolatutako jardunaldi tekniko honek bat egiten du erkidegoko industria- eta enpresa-sektoreei Europako funtsen eta PERTEen (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa) garapenaren berri emateko dagoeneko egin dituenekin.

Euskadin 1 eta 9 langile artean dauzkaten 141.500 enpresak daude, hau da, euskal enpresa-sare osoaren % 75. 141.500 enpresa horiek 263.689 langileri ematen diete lana, hots, autonomia erkidego osoaren % 29ri. Enpresa horietatik 87.401 Gipuzkoan daude, eta bertan 87.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan.

10 langile baino gutxiagoko enpresen kasuan, bi segmentu daude: hiru eta 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak edo mikroenpresak (6.000 euro arte jaso dezakete) eta hiru langile baino gutxiagoko mikroenpresak eta autoenplegu egoeran dauden pertsonak (laguntza 2.000 eurokoa da). Bonu bakoitzaren helburua da ETEEak katalogo baten soluzio digital batean edo batzuetan gastatu ahal izatea, hala nola,  web orriaren diseinutik, sare sozialen kudeaketatik eta merkataritza elektronikotik  bezeroen kudeaketara edo zibersegurtasunera, besteak beste. Katalogo hau www.acelapyme.es helbidean kontsulta daiteke.

Antonio Saraviak Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak Kit Digital programaren bidez enpresa txiki eta ertainak digitalizatzearen alde egindako apustua defendatu du, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotziarekin eta Donostiako Sustapenaren ordezkari instituzional Marisol Garmendiarekin batera: “Kit Digitala susperraldirako Europako funtsak lurraldera nola iristen ari diren erakusten duen adibide handi bat da, enpresa txikietan eta autonomoetan eragina duena. Digitalizazioa oinarrizko tresna da haiek bizirauteko eta segmentu hau gure herrialdeko enpleguaren % 51 da.

Gaineratu duenez, “programa honen eta bere arrakastaren gakoa da erraza izatea  lortu dugula eta, gainera, tokiko IKT-sarearen laguntzarekin. Izapide burokratikoak sinplifikatu egin dira, dagoeneko 60.000 enpresak baino gehiagok (10 eta 50 langile artekoek) egiaztatu duten bezala, eta ebazteko abiadura hain azkarra ezen eskatzaile horietatik 8.000ek dagoeneko baitute bonu digitala Espainia osoan eraldaketa digitalaren prozesuan laguntza emango dieten 7.300 agente digitalizatzaile baino gehiagoren bidez soluzio digital bihurtzeko".

Bestalde, Marisol Garmendiak azpimarratu du Donostiarentzat oso garrantzitsua dela horrelako jardunaldiak egitea, “mikroETEEek eta autonomoek beren negozioen eraldaketa digitalerako eskura jartzen zaizkien laguntzen berri izan dezaten, haien lehiakortasuna hobetzea lortuz, gure helburu nagusietako bat”. Eta gogorarazi du programa hau Udalak hiriko enpresa-sareari dagoeneko eskaintzen ari zazikion laguntzen paketearekin bat datorrela.

 

10 langiletik 50 langile baino gutxiagorako enpresak

Jadanik irekita dagoena 10 langiletik 50 langile baino gutxiagorako enpresentzako Kit Digitala eskatzeko deialdia da. Martxoaren 15ean ireki zen eta sei hilabetez luzatuko da. Orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoko geruza honetako ETEEen ia % 41k Berreskuratze Planaren bonu digitala eskatu du, segmentu horretarako 12.000 euroko zenbatekokoa. Interesa duten enpresek Red.es-en egoitza elektronikoan eska ditzakete laguntzak (https://sede.red.gob.es).

 

Seigarren jardunaldi monografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzak Kit Digitala enpresetara hurbiltzeko sustatutako lan-jardunaldi tekniko hau autonomia-erkidegoko ekonomia munduari Europako funtsen berri emateko asmoz erakundeak antolatutako horrelako seigarren topaketa da. Beste bost jardunaldiek honako  PERTE hauek aurkeztu dituzte: ibilgailu elektrikoari eta konektatutakoa (urtarrila); nekazaritzako elikagaien sektorekoa (martxoan); energia berriztagarrietakoa  (apirilaren 6an garatua); abangoardiako osasunekoa (apirilaren 8an) eta ontzigintzakoa (maiatzaren 19an).

 

Europako funtsen hedapena

Gobernuak dagoeneko 819 milioi euro bideratu ditu Euskadira Berreskuratze Planeko Europako funtsetatik: horietatik % 67,1 (550 milioi euro) erkidegoak zuzenean kudeatzeko transferitu dira, eta beste 269 milioi euro Estatuko Administrazio Orokorrak gauzatu ditu. Horrez gain, REACT-EU funtsetatik 426 milioi euro esleitu dira pandemiari erantzuteko behar den gastua finantzatzeko, bai eta ongizate-estatua eta zerbitzu publikoak indartzeko ere. Datu hauek Europako Batzordeak 2021eko uztailaren 13an onartutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren betearazpenean egindako aurrerapenei buruzko bigarren txostenaren parte dira.

Bestalde, Euskadin abiarazitako eta ebatzitako Estatuko laguntzen 45 deialdiek ia 1.000 parte-hartzaileri on egin diete, besteak beste, 235 toki-entitate eta erakunde publikori, 470 enpresa eta ikerketa-zentrori, 145 fundazio eta elkarte baino gehiagori eta 130 pertsona baino gehiagori.